Andoni Goikoetxea preso politikoak itxialdia bertan behera utzi du

Ataria 2020ko ekainaren 13a

Andoni Goikoetxea preso politiko gazteluarra Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko ari zen itxialdia egiten kartzelan. Gaur senideekin hitz egin, eta Ruizek gose greba utzia duela jakitean, bertan behera utzi du itxialdia.

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi zuenez, maiatzaren 30ean 24 orduko baraualdia egin zuen Andoni Goikoetxea preso politiko gazteluarrak Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko. Hurrengo egunetik aurrera, itxialdi mugagabean sartu zen gazteluarra, gaur arte. 

Andoni Goikoetxearen senideek gaur jakinarazi dutenez, asteartetik gazteluarra senideei telefonoz deirik egin gabe zegoen, eta ez zekien Patxi Ruiz presoak gose greba utzia zuela. Honenbestez, eta albistea jakitean, Andoni Goikoetxeak Ruizekiko eginiko elkartasun keinua bukatutzat eman du itxialdia utziz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!