Andoni Goikoetxea itxialdi mugagabean egoteaz gain espetxeko bandejari uko egiten ari zaio

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 1a, 19:00

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, preso politiko gazteluarra Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko ari da ekimena gauzatzen.

Larunbatean baraualdia egin zuen Andoni Goikoetxea preso politikoak. Igandean, itxialdi mugagabeari eman zion hasiera gazteluarrak. Tolosaldeko AAM-tik jakinarazi dutenez, itxialdiaz gain espetxeko bandejari uko egiten ari da Goikoetxea. Ekimen honekin Patxi Ruiz preso politikoari elkartasuna azaldu nahi dio gazteluarrak. 

Patxi Ruizek 22. gose greba eguna du gaurkoa. Lehen 12 egunetako egarri greba gehitu behar zaie horiei.

Amnistiaren aldeko mugimendutik atzo ondorengoa jakinarazi zuten: "Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Lagun bati deitu dio gaur, eta fisikoki gero eta ahulago dagoen arren, gose grebarekin aurrera jarraitzeko erabakigarritasuna erakutsi du. Hala eta guztiz ere Patxi lasai agertu da".

Kartzeletan eta kalean egiten ari diren ekimenak ere aipatu zituzten AAM-tik:

Kartzelan:

  • Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga itxialdian (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).
  • Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado itxialdian (Kordoba).
  • Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.
  • Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.
  • Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.
  • Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.
  • Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek itxialdia hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.
  • Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean itxialdi mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.
  • Ostegunero: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Maiatzaren 28tik: bi pertsonak ekin zioten gose grebari Val di Susa herrian, Italian.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 1

  • Bilbo: 20:0etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

Asteartean, ekainak 2

  • Bartzelona: 20:00etan Plaça Virrei Amat, Nou Barris. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 20:0etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!