M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Martxoaren 8aren bueltarako ekimenak antolatu dituzte

Ataria 2020ko martxoaren 5a

Gazteluko etxeetan zehar telazko poltsa feministak banatuko dituzte, eta emakumeen egunean bertan, igandean, bazkaria egingo dute Leaburuko Ostatuan.

Emakumeen Nazioarteko Egunerako egitaraua osatu dute Gaztelun. Egunean bertan, martxoaren 8an, Leaburuko Ostatuan elkartuko dira guztiek elkarrekin bazkaldu dezaten. 14:00etarako jarri dute hitzordua.

Gainerakoan, martxoaren 13an, Itsaspetik azalera, azaletik plazara antzezlana ikusteko aukera izango da, eskolan, 19:00etan hasita. Jarraian, Erroizpe azpiko kirol eta kultur elkartean afaria izango dute. Bakoitzak bere janaria etxetik eraman beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!