Gazteluko jaiak 2019

Badatoz kimu berriak Gaztelun

Jon Miranda Labaien 2019ko abuztuaren 15a

Ama Birjin egunez, herriko jaietan herri kirol saioa egin dute Gaztelun; Joxe Gabirondorekin ikasi duten herriko gaztetxoek lehen aldia izan dute, gaur, segan.

7 eta 11 urte artean dituzte Anerrek, Naiak, Xubanek, Marik, Nahiak, Loreak eta Ingek. Azken hilabete eta erdian segan ikasi dute eta gaur egin dute lehen plaza herriko festen barruan. Gazteluko guraso elkarteak esker ona adierazi die Joxe Gabirondo eta Josune Gorostidiri, azken hilabeteotan, umeei erakusteko hartutako denboragatik.

Herritar gehiago ere aritu dira segan, baita trontzan eta aizkoran ere. Giro onak lagunduta gerturatu direnena urrean egin dute saioa eta harri jasotzen Joseba eta Udane Ostolaza aritu dira. Erakustaldia egin dute harri ezberdinekin.

Gaur da jaien azken eguna Gaztelun. Plazan txarangarekin dantza egin ondoren, afaria eta bakarrizketa saioa izango dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!