Txokolatada, udaberriaren omenenezko festan

Ataria 2019ko maiatzaren 25a

II. Udaberri festa ospatzen ari dira Gaztelun. Goizean, herriko baserriak ezagutzea helburu zuen jolasa egin dute gaztetxoek eta txokolatadarekin jarraitu dute arratsaldean.

Udaberria dela eta, festa eguna dute Gaztelun. II. Udaberri festa ari dira ospatzen, eguraldiak halakorik ez dioen arren. Goizean, Gazteluko baserriak ezagutzeko jolasa egin duten herriko gaztetxoenek, eta bazkalostean, txokolatea jateko elkartu dira elkartean. Ondoren, ipuin kontalaria izan dute. Iluntzean, Txamukos musika taldeak kontzertua eskainiko du eliza atarian, eta ondoren, mexikar afaria izango dute elkartean. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!