Gazteluko lau zinegotzi ohiak errugabetzat jo ditu Gipuzkoako auzitegiak

Ataria 2019ko martxoaren 15a

Gazteluko herritarrek babesa eman zieten inputatuei 2015ean.

Gazteluko lau zinegotzi ohiak 2012tik zeuden inputatuta prebarikazio urbanistikoagatik. Gipuzkoako auzitegiak absolbitu egin ditu.

Gipuzkoako auzitegiak aditzera eman du, 2012tik inputatuta zeuden Patxi Iturriaga eta Mikel Belloso alkate ohiek, Yoana Mendez eta Aitziber Barandiaran zinegotzi ohiek, Xabier Otaegi idazkariak eta Juan Jose Otegi eraikitzaileak, ez zutela deliturik egin Erbian Errekako proiektuan. 

Gazteluko Udaberri taldeak salatu zituen EH Bilduko kide horiek 2012an, eta sei urteko kartzela zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa eskatzen zituzten. Udaberrik salatu zuen, irregulartasunak izan zirela enpresa eraikitzailea eta udalaren artean, lursaila erosterako orduan. Audientziak epaian azaldu du, partzelaren esleipena legearen barruan eta prezio egokian egin zela, enpresa eraikitzaileak zentzuzko onura bat izan zezan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!