Aire Ahizpen kantu goxoenak, Gaztelun

Irati Saizar Artola 2018ko azaroaren 4a

Asteburu Kulturalean murgilduta dabiltza gazteluarrak. Goizari ekiteko, Aire Ahizpek kantaldia eskaini dute elizan eta ondoren eman zaio irekiera azokari. 

Ostiraletik hasitako Kultur Asteari gaur emango diote amaiera Gaztelun. Goizean, Aire Ahizpen kontzertua entzuteko aukera izan da elizan. Urepeleko Ferando Aire Xalbador bertsolari eta artzainaren bilobek eskaini dute. Izan ere, Aranalde gazteluarraren lagun handia zen Xalbador, eta Gaztelura joaten omen zen hura bisitatzera. Hala, bere bilobak direnak kantaldia eskaini dute. 

Ondoren eman zaio irekiera azokari. Eta tartean, herriko dantzariek emanaldia eskaini dute. Azokaren amaierarekin batera, jubilatuen bazkaria egin dute. Honekin, bukatutzat eman dute aurtengo asteburu kulturala. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!