Gaztelun ere kulturari egingo diote tartea

Ataria 2018ko urriaren 30a

Asteburu Kulturala antolatu dute; kartelak Garro herriko artzainaren argazkia du, omenaldia egin nahi izan diote horrela.

Kultur astea eta hamabostaldien garaia da, eta Gaztelun ere izango dute eurena. Asteburu Kulturala antolatu dute eta ekitaldien artean igandeko Aire Ahizpen kontzertua nabarmendu dute. Urepeleko Fernando Aire Xalbador bertsolari eta artzainaren bilobak dira. Xalbador Gaztelura joaten omen zen, Aranalde zena bisitatzera, eta paraje hori gustuko zuela esan dute Kultur Hamabostaldiko antolatzaileek, «orain bere bilobak dira gurera etorriko direnak», esan dute. Kartelean beste artzain bat omendu nahi izan dute, Garro gazteluarra.

EGITARAUA

Azaroak 2, ostirala

  • 20:00. Kontzertua: Ziribulio Sound System.
  • 21:00. Pintxo dastatzea.

Azaroak 3, larunbata

  • 15:30. Bizikleta zaintzeko tailerra.
  • 17:00. Txokolate jatea.
  • 17:30. Hitzaldia: Gaztelu eta bere baserriak.
  • 19:00. Gamusinoen bila jokoa.
  • 21:00. Kantu afaria.

Azaroak 2, igandea

  • 10:30. Kontzertua elizan: Aire Ahizpak.
  • 11:00. Azoka irekiera.
  • 11:30. Herriko dantzarien emanaldia.
  • 12:00. Belar meta antzinako erara.
  • 13:30. Jubilatuen bazkaria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!