Bukatu dira aurtengo jaiak Gaztelun, eta atzo arratsaldean egurraren inguruko erakustaldia eskaini zuten Kañamares familiakoek. Peio aitak motozerra erabili zuen irudiak egiteko, eta Julen semea eta Oier iloba aizkolari lanetan aritu ziren. Bereziki ikusgarria izan zen altueran egindako lana.