[GUTUNA] Gazteluarrei eskatzen dizuet

Izaro Goikoetxea 2018ko eka. 22a, 17:17

Gazteluko herritarra naizen aldetik honako adierazpenak egin nahi ditut, ondo aspertuta bainago gure herrian jendeak duen jarrerarekin.

Aspaldidanik herriko giroa ez da batere ona, izan ere, herriak hiru edo lau pertsonen menpe egon behar baitu, beraien aginduak betez. Agindu horiek betetzen ez dituen herritarrak ondorioak jasaten ditu. Eskubideak zer dira zuentzat bakarrik? Beste guztiok zuen hanka azpian egon behar al dugu? “Herri libre” baten alde borrokatzen gabiltza diktadura garaiko metodoak erabiliz, ez dut batere argi ikusten lortu daitekeenik era honetan…

Azken urteetan etorri diren bizilagun berrien aldetik, egoera aldatuko ote zen esperantza txiki bat baneukan, pixkanaka-pixkanaka noski, herriko giroa goxatuaz, baina ez da horrelako garapen positiborik izan.

Honako hau eskatzen dizuet denei:

  • Beste herri batera bizitzera joaten zaraten edozein familia, pertsonari...: herria eta herritarrak ezagutu lehendabizi eta ondoren zure aukerak egin.

  • Ez utzi zure buruaz beste pertsona batek agindu dezan, hau da, txotxongilo bat ez zaitez bihurtu.

  • Benetan pentsatzen duzuna adierazteaz ez beldurtu. Ez bazaizkizu gauzak ondo iruditzen, ez dauzkazu zertan egin.

  • Errespetatu gainontzeko herritarrak! Denak dira zerbait egiteko gai, inor ez da bestea baino gehiago, bakoitzak berea ematen du.

  • Alkate eta zinegotzi dauden, eta egongo diren guztiei: gauzak zuzen egitea besterik ez dizuet eskatzen herrian, denon onerako.

Izaro Goikoetxea (Gazteluarra)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!