Ez ohiko osoko bilkura Gaztelun, alkateak jasotako gutun baten harira

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko ekainaren 20a

Oposizioak sinatutako gutunean dimisioa eskatu diote eta egin ezean «lintxamendu komunikatiboa» hasiko dutela diote.

Gazteluko Udalak ez ohiko osoko bilkura berezia egingo du etzi, ostirala, 20:00etatik aurrera. Puntu bakarra landuko dute bertan; oposizioko Udaberri Taldearen izenean alkateak etxean jaso duen gutuna.

Gutunean bere dimisioa eskatzen dute eta egin ezean, «lintxamendu komunikatiboa hasteko mehatxua» egiten diotela esan du udalak. «Gutun honen larritasuna tarteko, udalak pleno berezia deitzea erabaki du», gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!