Andoni Goikoetxearen zain daude Madrilen

Ataria 2017ko azaroaren 27a

Andoni Goikoetxea gazteluarraren zain daude Madrilgo Barajas aireportuan. 2013an atxilotu zuten eta zigorra beteta Madrilera eramango dute. Tolosaldetik 10 lagun joan dira Barajas aireportura eta horietako bat da Jon Goikoetxea Boli gazteluarra. "Lehen hegaldia iritsi da jada, 09:05ean, baina hor ez zegoen, galdetu ere egin dugu, baina ez dutela ikusi esan digute", esan dio Ataria Irratiari.

 

Gazteluarraren abokatuaren arabera, Frantziako zigorra beteta, Espainian ez du inongo kargurik, eta beraz, Barajaseko ohiko tramitea pasata, libre utzi beharko lukete ondorengo orduetan.

Ataria jarraipena egiten ari da, eta albistea eguneratzen joango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!