Pettiren kontzertuarekin hasiko dute Kultur Asteburua

Ataria 2017ko urriaren 31

Azoka egingo dute igandean Gaztelun, Kultur Asteburuaren barruan; Berako musikaria ostiralean ariko da.

Gaztelun ere udazkenarekin egiten diote tartea kulturari. Kultur Asteburua antolatzen dute urtero eta aurten ere ez dute hutsik egin. Ostiraletik igandera bitarteko ekitaldiak dituzte aukeran. Ostiralean Pettik irekiko du egitaraua 20:00etan eskainiko duen kontzertuarekin. Larunbatean izango dituzte ekitaldi gehienak. Haurrentzako hitzorduak izango dira lehenak; txokolate jatea eta Gamusioen bila. Jolasean aritzeko norberak linterna eta zarata egiteko zartaginak eraman behar ditu. Igandean azokaz gain, sega zorrozten eta pikatzen ikasteko aukera egongo da.

 

Egitaraua

Azaroak 3, ostirala

  • 20:00. Pettiren kontzertua, eskolan.
  • 21:30. Pintxo lehiaketa Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur Elkartean.

Azaroak 4, larunbata

  • 17:00. Txokolate jatea.
  • 18:30. Gamusinoen bila jolasa.
  • 20:00. Juan Inazio Hartsuagaren Euskal Mitologia hitzaldia, eskolan.
  • 21:00. Kantu afaria Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur Elkartean.

Azaroak 5, igandea

  • 10:00. Azoka. Sega zorrozteko eta pikatzeko ikastaroa egongo da goiz osoan zehar.
  • 13:30. Erretirodunen bazkaria.
  • 16:00. Dantza afrikarren ikastaroa, eskolan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!