Arku-tiroa Gazteluko asteburu kulturalaren barruan

Ataria 2016ko azaroaren 5a

Ordiziako Arco Natura elkarteko kideak izan dira azalpenak ematen eta haur eta helduek arku-tiroan proba egiteko aukera izan dute Gazteluko frontoian. Ondoren txokolatea banatu diete parte hartzaileei.

Iluntzean, herriko ostatuan kantu afaria egingo da, 20:30ean hasita eta bihar izango dute asteburuko azken eguna: Gaztelu-selfi jolasa egingo dute 10:30ean eta erretirodunek bazkaria izango dute 13:30ean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!