Asteburu Kulturala antolatu dute Gaztelun

Ataria 2016ko azaroaren 3a

Iazko Asteburu Kulturaleko irudia

Ekitaldiz betetako asteburua izango dute gazteluarrek, ohi bezala Asteburu Kulturala antolatu baitute.

Egitaraua

Bihar, azaroak 4

  • 19:00. Haurrentzako pintxo tailerra herriko elkartean.
  • 19:15-19:45. Pintxo lehiaketarako pintxoen entrega Erroizpe elkartean. Partaide bakoitzak pintxo mota bat aurkeztuko du. 20 pintxo berdin eraman beharko ditu. Afarian dastatuko dituzte.
  • 20:00. Txikiren bakarrizketa eta ondoren afaria.

Azaroak 5, larunbata

  • 16:00. Arku-tiro heldu eta haurrentzat. Animaliak jarriko dituzte eta haurrentzako arku txikiak. Ondoren, txokolate jatea.
  • 20:30. Kantu afaria herriko ostatuan.

Azaroak 6, igandea

  • 10:30. Gaztelu-selfi jolasa. Gaztelu ezagutzeko jolasa.
  • 13:30. Erretirodunen bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!