Andra Mari jaiak 2016

Motzak, baina ez eskasak

Iñigo Otaegi 2016ko abuztuaren 12a

Bi eguneko festak antolatu dituzte Gazteluko herritarrek, abuztuaren 14tik 15era. Laburrak izan arren, ziur samurra izango dutela ondo pasatzen.

Herriko gaztetxoek emango diote hasera festei, txupinazoarekin. Ohorearen segidan, puzgarriak eta zaldi karroa izango dituzte, apurka herria jai giroan sartuz. Haurrak ez daude kexatzeko, zeren eta, otorduaren ostean, zirku tailerra izango da, hau ere beraiei zuzendua. Askarian indarrak pilatu, eta musika emanaldia eskainiko dute herritarren aurrean.

Urteroko herri afariko azkenburukoa hartu eta gero, DJ Jotatxo izango da herrian, lehen egunari amaiera emateko. Honek atseden hartzen duen bitartean, berriz ere, jolaserako tartea izango dute umeek.

Bigarren eta azken eguna, abuztuaren 15a izango da, eta ondo baino hobeto bukatuko dituzte jaiak. Izan ere, behin hamaiketakoan sabela beteta, herriko gazteen arteko esku-huskako hiru partida jokatuko dira. Norgehiagokekin batera, toka txapelketa izango da; eta festei azken ukitua ematearren, herri kirolak eta patata tortilla leihaketa izango dira.

 

ANDRA MARI JAIAK

ABUZTUAK 14, IGANDEA

12:00. Herriko gazteen eskutik txupinazoa.

Ondoren. Puzgarriak eta zaldi karroa.

13:30. Haur bazkaria.

16:00. Zirikazirkusen eskutik zirku tailerra

Ondoren. Askaria.

19:30. Herriko gazteen musika emanaldia.

21:00. Herri afaria, Ostatuan.

23:30. DJ Jotatxo.

Atsedenaldian. Herriko gazteen eskutik jolasak.

 

ABUZTUAK 15, ASTELEHENA

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Errozpe kirol elkartean hamaiketakoa.

12:30. Herriko gazteen arteko pilota partida:

Odei Tejeria vs. Oihan Lopetegi,

Ugaitz Amundarain vs. Ander Garcia, eta

Arkaitz Gabirondo vs. Urtzi Goñi.

13:00. Toka txapelketa.

18:00. Herri kirolak.

20:00. II. Patata tortilla leihaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!