Musikaz gozatzeko espazio berria Ostatuan

Maier Ugartemendia 2016ko ekainaren 1a

Gazteluko Ostatuan herritarrek edota pertsona taldeek musikaz gozatzeko aukera izango dute hemendik aurrera. Izan ere, Gazteluko Ostatuko gelatxoan, bozgorailu auto-anplifikatu parea jarri dituzte.

Ekimen honekin esan bezala musikaz gozatuz tarte polit bat pasatzeko aukera eskaintzea da: «Nork bere gustuko musika ipiniaz egin daiteke arratsalde pasa, entzunaldia, dantzaldia edo dena delakoa, ostatuko egoitza nagusiaren ondoan baina handik aparte egonda».

Gauzak honela, «talde txiki eta ertainek esparru pribatu batez» gozatzeko aukera izango dute: «Bertan bil daitezke, esate baterako, kuadrillak, musika mota berezi bateko zaleak, edota etorkin taldeak, haien herrialdeko musikaz blai dantzatzeko».

Aretoaren erabilera dohainekoa da eta aurrez abisatu behar da eguna eta lekua erreserbatzeko, 943 049 077 telefono zenbakian, edo baita whatsapp bidez ere 688 618 392 zenbakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!