Gazteluko jaiak 2015

Herri kirol saioarekin amaitu dituzte festak Gaztelun

Ataria 2015eko abuztuaren 15a

Arratsaldeko 18:00etan segalari gazteen erakustaldiarekin abiatu da herri kirol saioa. Tolosaldeko nahiz Goierriko 11 eta 15 urte arteko 18 gaztetxo aritu dira lanean.

Ondoren, aizkoran, Irati Astondoa, Alatzne Etxaburua, Itsaso Onsalo eta Nerea Sorondo aritu dira. 45 ontzako bina enbor eta trontzan 8ma epai ebaki behar izan dituzte. Lasto altxatzen eskualdeko hiru lagun aritu dira, 45 kiloko lasto fardoarekin: Mattin de la Sotilla, Lander Otermin eta Pello Argaia Tximel.

Bi egunez luzatu dira jaiak Gaztelun eta honenbestez hurrengo urtera arte agurtu dituzte Andra Mari festak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!