Gazteluko jaiak 2015

Herri kirol saioarekin amaitu dituzte aurtengo festak Gaztelun

Ataria 2015eko abuztuaren 15a

Arratsaldeko 18:00etan segalari gazteen erakustaldiarekin abiatu da herri kirol saioa Gaztelun. Eskualdeko eta Goierriko 11 eta 15 urte bitarteko 18 gaztetxo aritu dira lanean.

Horrekin batera, aizkoran, Irati Astondoa, Alatzne Etxaburua, Itsaso Onsalo eta Nerea Sorondo aritu dira 45 ontzako bina enbor ebaki behar izan dituzte eta trontzan 8na epai bikote bakoitzak.

Lasko altxatzen berriz, eskualdeko hiru mutil aritu dira 45 kiloko lasto fardoa altxatzen: Lander Otermin, Mattin de la Sotilla eta Pello Argaia Tximel.

Aurtengoz amaitu dituzte Andra Mari jaiak Gaztelun. Ostiral eta larunbatean zehar ospatu dituzte festan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!