Gazteluko jaiak 2015

Lehertu da festa Gaztelun

Ataria 2015eko abuztuaren 14a

Hasi dira Gazteluko Andra Mari jaiak. Goizean bota dute suziria eta puzgarrietan eta Axierren zaldikarroan ibiltzeko aukera izan dute gaztetxoenek.

Ondoren datozen ekitaldien egitaraua:

ABUZTUAK 14, OSTIRALA

16:00. Zirko tailerra eta ondoren, merienda.
19:30. Herriko gazteek antolatutako ekitaldia.
21:00. Afaria herriko ostatuan.
23:30. DJ Jotatxo.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
9:00. Kalerjira.
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa herriko elkartean.
12:30. Gazteen arteko pelota partiduak:
• Banaka: Hodei Tejeria / Oihan Lopetegi
• Binaka: Ugaitz Amundarain - Martxel Iztueta / Arkaitz Gabirondo - Beñat Etxeberria.
13:00. Toka txapelketa herrikoia.
18:00. Herri kirolak.
• Aizkolariak: Irati Astondoa, Alatzne Etxaburua, Itsaso Onsalo eta Nerea Sorondo. Egin beharreko lana: bakoitzak 45 ontzako bina pago enbor, eta trontzan 8na epai bikote bakoitzak.
• Lasto altxatzea: Lander Otermin, Pello Argaia, Mattin De la Sotilla. Egin beharreko lana: 45 kiloko lasto fardoari bi minututan ahalik eta altxaldi gehien ematea.
• Segalari gazteen erakustaldia: Eskualdeko nahiz Goierriko 11 eta 15 urte bitarteko 18 gaztetxo arituko dira lanean. Jarraian 17 urteko Unai Zabala aizkolariaren erakustaldia.
Herri kirolaria den Andoniri omenaldia denen artean argazki bat ateraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!