Gazteluko jolastokia festa giroan inauguratu dute

Ataria 2015eko ekainaren 3a

Pasa den larunbatean, Jolastokiaren aldeko festa egin zuten Gaztelun Porrotx eta Marimototsen konpainian.

Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur Elkarteak, Txispiri guraso elkarteak eta Gazteluko udalak elkarlanean burutu zuten festa, baita jolastokia ere. 

"Duela bi urte argi esan genuen egoera ekonomiko kaxkarrak ezin zuela baldintzatu herrian jolastokia izatea" azaldu dute festaren antolatzaileek. Hori dela eta, herritar talde batek jolastokia eraikitzeko ardura ekonomikoa beregain hartu zuten: "borondate eta elkarlanak bere fruitua eman du, jolastokia dugu Gaztelun".

Festa giroan ospatu zuten pasa den larunbatean auzolanak emandako fruitua. GKO galeriako artistek egindako murala guztien artean amaitu zuten; ondoren, Porrotx eta Marimototsen laguntzarekin inauguratu zuten parkea, eta emanaldi txiki batez gozatzeko aukera ere izan zuten. Amaitzeko, herri afaria egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!