Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Gari Aranzabal izango da alkate Gaztelun

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

EH Bilduk 57 boto lortu ditu Gaztelun; Udaberri Taldeak 37 izan ditu.

EH Bildu, Udaberri Taldea eta PP aurkezten ziren Gaztelun. Jokoan zeuden bost hautetsietatik EH BIlduk 4 lortu ditu 57 boto eskuratuta, eta Udaberri Taldeak 37 boto lortuta, hautetsi bakarra izango du datozen lau urteetan. 2011n Bilduk 66 boto lortu zituen eta lau hautetsi, eta Udaberri Taldeak 45 boto eta hautetsi bakarra. Abstentzioa %22koa izan da eta bost boto zuri eta bost baliogabe izan dira. EH Bilduko Gari Aranzabal izango da beraz, Gazteluko alkatea datorren legealdian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!