106 urte bete ditu Maria Albizu gazteluarrak

Maier Ugartemendia 2015eko urtarrilaren 15a

Atzo izan zen bere urtebetetzea eta Kultura batzordekoen oparitxoa jaso zuen

Sasoi eta indar bereziko pertsona izan behar da zalantzarik gabe ehun urtetik gora betetzeko. Bada Maria Albizu gazteluarrak bietatik soberan duela dirudi. 106 urte bete baitzituen atzo, eta baita behar den moduan ospatu ere.

Albizu Leaburun jaio zen aurreko mendearen hasieran, baina Gaztelura ezkondu ostean, urte mordoa daramatza Eskola etxean bizitzen.

Atzokoa egun berezia izan zen Albizurentzat, eta nola ez familia giro «goxoan» igaro zuen. Arratsaldean, askaritarako esaterako txokolate beroa hartu zuten, urtebetetzea ospatzeko.

Horrez gain, urtero bezala, herriko kultura batzordeko lagunak ere gerturatu ziren bere etxera oparitxo bat emateko. Hain zuzen ere, landare bat oparitu zuten. Eta familia eta herritarrekin tarte polit bat pasatzeko aukera ere izan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!