Auzolanean parkea eraikitzen hasi dira Gaztelun

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 11

Abenduaren 6an, Konstituzio egunean hamasei lagun bildu ziren auzolanean aritzeko.

Urteko azken auzolana burutu zuten abenduaren 6an Gaztelun. Herriko jolastoki berria eraikitzen ari dira, eta auzolanean ere bertan aritu ziren lanean. Zorua txukundu zuten, area banatu zuten eta parkearen bueltan setoak landatu zituzten, bertaratu ziren hamabost lagunen artean. Eguraldi kaxkarra izan arren aurreikusita zegoen lana bukatzeko ez zuten arazorik izan. Gauzak honela, Gazteluko jolastoki berria laster izango da erabiltzeko moduan, beti ere, eguraldiak laguntzen badu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!