Aitziber Barandarain da atzotik Gazteluko alkatea

Ataria 2014ko azaroaren 22a

Mikel Belloso alkate zenak irailaren 30ean erregistratu zuen kargua uzteko idatzia "arrazoi pertsonalak" argudiatuta; atzora arte alkate orde zen Aitziber Barandarainek hartu zuen atzo egin zen ez-ohiko batzarrean alkate kargua

Atzoko plenoan Bilduko hiru zinegotziek aldeko botoa eman zuten, eta oposizioko Udaberri taldeko zinegotziak aurka bozkatu zuen. Gainera, oposizioak herritarrei informazioa "ezkutatu" izana leporatu zien Bildukoei. Ohiko prozedura jarraitu dela erantzun zioten Bilduko zinegotziek.

Honenbestez, atzotik alkate berria du Gazteluk, Aitziber Barandarain, hain zuzen ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!