Opor aurreko azken irratsaioa, Gaztelun

Ataria 2014ko uztailaren 18a

Udako oporrak ate joka ditugu eta Atariak ere atseden hartuko du uztailaren 25etik irailaren 1era. Irrati ibiltariaren azken saioa, beraz, gaurkoa izango da. Gaztelun da irratia eta 10:00etan hasi du saioa. Betiko moduan gazteluarrak izango dira protagonista: Mikel Belloso alkatea, indusketen inguruan ariko den Juan Iganazio Arsuaga, ogia egiten duen Joxe Arias kataluniarra, herri kirolez ariko diren Joxe Gabirondo eta Josune Gorostidi, guraso elkarteko kideak...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!