Mertxe Urteaga Arkeolan Fundazioko zuzendaria, Larte-Gazteluko gotorlekuaz

Ataria 2014ko apirilaren 3a

Mertxe Urteagak, Arkeolan Fundazioko zuzendariak, Larte-Gaztelun aurkitutako Burdin Aroko aztarnen berri eman du.

Arkeolan fundazioak 2011. urtean hasitako lanak bukatu ditu Larte-Gaztelun, eta gazteluarrei aurkeztu dizkiete. Larteko barrutia okupatu zeneko garaia duela 2.500 urtekoa da, eta aurkikuntza honekin bederatzi kokaleku daude jada Gipuzkoako Burdin Aroko erroldan, horietako hiru eskualdekoak direlarik; Lartekoa, eta Tolosa eta Albiztur arteko mugan dagoen Intxur, eta Anoetako Basagain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!