Bestalde, herriko gazteei eskerrak eman dizkiete, asteburu kulturalaren barruan antolatu zuten sexualitate tailerrean "parte hartu eta jarrera onez" aritzeagatik. Lahia-Nahia sexualitate elkarteko aditu batekin zenbait jokoren bidez sexualitatearen inguruko kontzeptuak, sexu jokabide desberdinak, eta sortu daitezkeen arriskuen inguruan aritu ziren.