Paueko Dei Auzitegiak onartu egin zuen Jokin Aranalde gazteluarraren aurkako euroagindua eskaera, iragan irailaren 24ean. Bada, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzaide den Aranalderen defentsak helegitea jarri zuen. Euroaginduaren eskariarekin bezala, Kasazio Auzitegiak ezin du euroaginduaren oinarria sakon aztertu, bakarrik formetan akatsen bat dagoen deliberatzea da haren eskumena.
Kasazio Ausitegiak gaur eman behar zuen bere erabakiaren berri, baina atzeratu egin du, datorren asteazkenera, urriaren 30ra arte. Bitartean, Jokin Aranaldek libre jarraitzen du, epailearen kontrolpean.