Elduaingo 2027ko egutegia osatzeko argazki bilketa abiatu du Urdelar kultur elkarteak. Herriko argazki zaharrak eta gaur egungoak agertuko dira bertan, eta adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute.
Bete beharreko baldintzak hauek izango dira: Argazkiak horizontalean aterata egon beharko dute, kalitate onean, izenburua izan beharko dute, eta herriko mugetan ateratakoak izango dira.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta horiek azaroak 23 baino lehen aurkeztu beharko dira, urdelarkulturelkartea@gmail.com helbidera. Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da, eta bi sari egongo dira.