Elduaingo Jaiak 2026

Bigarren goiza, umeentzat

Festetako bigarren egunean murgilduta dira elduaindarrak. Goizean, haur eta gaztetxoak izan dira protagonistak, haur-jolas kooperatiboetan parte hartuta.

Goizean goiz, kirola egiteko aukera izan dute II. Herri Krosean. Ondoren, haur eta gaztetxoek hartu dute protagonismoa herriko plazan, haur-jolas kooperatiboekin.

Besteak beste, buztinezko pitxarrak zintzilik jarri dituzte, eta, begiak estalita, haurrek makila batekin pitxarrak lehertu behar izan dituzte. Desafioa lortzean, saria guztientzat izan da: pitxarrak puskatzean, goxokiak erori baitira lurrera.

Jolas bakoitzean puntuak lortu dituzte haurrek, eta, ondoren, puntu horiek gustuko zituzten gozokiekin trukatzeko aukera izan dute.

Festek, hala ere, ez dute etenik izango. Datozen egunetarako ere prest baitute egitaraua elduaindarrek.

 

EGITARAUA

 

  • Irailak 5, larunbata
    • 10:30. II. Herri Krossa.
    • 11:30-13:00. Haur jolas kooperatiboak.
    • 14:00. Herri bazkaria eta bingoa.
    • 15:30-18:30. Puzgarriak eta apar festa.
    • 19:00. La Jodedera taldearen emanaldia.
    • 21:00. Afari autogestionatua plazan.
    • 00:00-03:00. Bide batez Erromerian taldea. 
  • Irailak 6, igandea
    • 11:30. Haur eta gazteentzako toka txapelketa.
    • 12:00. Sardina, Ibarrako Langostino eta txorizo jana, txakolina eta sagardoarekin
    • 12:30. Alurr dantza taldearen Loratuz emanaldia pilotalekuan.
    • 13:30. Helduen Toka Txapelketa.
    • 18:00. Aranburugoitiatarrekin herri kirol emanaldia antzezlana.
    • Ondoren. Txokolate beroa.
    • 19:00. Joxe Mendizabalekin erromeria. 
  • Irailak 8, asteartea. Andra Mari Eguna
    • 11:30. Meza Nagusia.
    • Ondoren. Hamaiketakoa Kontzejun.
    • 16:30. Merienda pilotalekuan haur eta gazteentzat.
    • 17:00. Andoni en Zapatillas magia ikuskizuna. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!