Elduaingo Jaiak 2026

Basurdearen jaitsierarekin, umeen poza

Abiatu dira Elduaingo festak. Bero sargoriarekin, eta elizako kanpaiek 17:30ak zirela iragarri dutenean herriko festen hasiera iritsi da Elduainera.

Batik bat herriko haurrek gozatu dute txupinazoarekin; izan ere, basurdea udaletxetik behera abiatu denean, ohikoa duen gisara, bere barrunbetik goxokiak askatu ditu, umeen gozamenerako. Hasieran lotsati, baina gutxi kostatu zaie altxor preziatuak pilatzen hastea. Bitartean, gaztetxoenek buruhandiekin zelatatzeko lana izan dute.

Festak euskaratik

Elduaingo Udalak aurtengo txupinazoa botatzeko ohorea eman die euskarara gerturatzen ari diren herriko bi emakumeri. Bi mintzalagunek, euskaraz noski, festa ederrak eskaini dizkiete herritarrei udaletxeko balkoitik. Hala ere, umorez, alkoholarekin adi ibiltzeko aholkua ere eman diete.

Asteartera arte  —Andra Mari eguna— badute zer ospatu elduaindarrek herriko jaietan.

EGITARAUA

  • Irailak 4, ostirala
    • 17:30. Txupinazoa herriko Mintzalagunek botako dute, basurdearen jaitsierarekin batera. Buruhandiak plazan eta haur eta gazteen aurpegi margotzea.
    • Ondoren. Patata tortilla eta sagardo dastaketa.
    • 19:30-21:30. Andoni Ollokiegiren kontzertua.
    • 21:00. Afari autogestionatua plazan.
    • 23:00. Zinez taldearekin erromeria.
    • 01:00. Mali DJ-ak. 
  • Irailak 5, larunbata
    • 10:30. II. Herri Krossa.
    • 11:30-13:00. Haur jolas kooperatiboak.
    • 14:00. Herri bazkaria eta bingoa.
    • 15:30-18:30. Puzgarriak eta apar festa.
    • 19:00. La Jodedera taldearen emanaldia.
    • 21:00. Afaria autogestionatua plazan.
    • 00:00-03:00. Bide batez Erromerian taldea. 
  • Irailak 6, igandea
    • 11:30. Haur eta gazteentzako toka txapelketa.
    • 12:00. Sardina, Ibarrako Langostino eta txorizo jana, txakolina eta sagardoarekin
    • 12:30. Alurr dantza taldearen Loratuz emanaldia pilotalekuan.
    • 13:30. Helduen Toka Txapelketa.
    • 18:00. Aranburugoitiatarrekin herri kirol emanaldia antzezlana.
    • Ondoren. Txokolate beroa.
    • 19:00. Joxe Mendizabalekin erromeria. 
  • Irailak 8, asteartea. Andra Mari Eguna
    • 11:30. Meza Nagusia.
    • Ondoren. Hamaiketakoa Kontzejun.
    • 16:30. Merienda pilotalekuan haur eta gazteentzat.
    • 17:00. Andoni en Zapatillas magia ikuskizuna. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!