Horretarako, aurkezpen egituratu bat prestatu zuen Elduaingo Udalak, eta herritarrei prozesuaren inguruko azalpen zehatzak eskaini zizkion. Lehen fase batean, HAPO baten izapidetze-prozeduraren izaera eta egitura azaltzen dira, bere fase desberdinak identifikatuz, eta ondoren, Elduaingo udalerriko kasu espezifikoaren azterketari heltzen zaio.
Horren harira, aurrerapen-dokumentuan jasotako proposamen nagusiak azaltzen dira lehenik. Eta horren jarraian, ingurumen-administrazio eskudunak igorritako irismen-dokumentuan zehaztutako ondorio eta baldintzak aurkezten dira.
Ondoren, udalbatzak onartutako helburu eta irizpideak xehetasunez garatzen dira; ingurumenarekin, etxebizitzarekin, industriarekin, ekipamenduarekin, azpiegiturekin edota ondarea eta kulturarekin lotutakoak, besteak beste.
Hurrengo atalean, 2021ean aurkeztutako Hasierako Onarpenaren Dokumentuan bildutako proposamenak aztertu ziren eta segidan, 2022an egindako doikuntza eta aldaketen berri ematen da.
Azkenik, 2022ko proposamen-planoaren eta 2026ko egoera errealaren arteko gainjartze grafikoa egiten da, azken urteetan gauzatutako etxebizitza-garapenak identifikatzeko helburuarekin.
Aurkezpena amaitu ondoren, herritarrei hitza eman zitzaien, euren ekarpenak, galderak eta zalantzak argitzeko eta beharrezko azalpenak emateko. Halaber, plangintza-prozesuan funtsezkoa izango den etxebizitza-beharraren diagnostikoa osatzeko, abian jarriko den inkestaren ezaugarriak, helburua eta parte hartzeko modua azaldu ziren.