Elduaingo kultur elkarteak antolatu du egitasmoa. Kultur etxean elkartu dira lehenbizi, eta bertan txanoak egin dituzte. Haur ugari elkartu dira, eta gurasoen laguntzarekin osatu dituzte bakoitzak bere gustuko kaperak. Ondoren pilotalekura joan dira, erromeria egin eta gorputza astintzeko. Azkenik, herriko tabernan bertan egin dute bazkaria.