Elduaingo plazan aparkatzeko ordutegi berria argitaratu du udalak

Ataria 2026ko otsailaren 2a

Astelehenetik ostiralera arratsaldez, eta larunbata, igande, jai egun eta haurren oporraldietan egun guztian zehar debekatuta egongo da plazan aparkatzea.

Elduaingo Udalak herriko plazan aparkatzeko neurri berria argitaratu du, elkarbizitza hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin. «Plazan bertan haurrentzako jolas parkea, haurreskola eta inguruan beste hainbat zerbitzu publiko daudenez, kotxeen presentziak arrisku egoerak sortzen ditu, batez ere eguneroko zenbait ordutan erabiltzaile zaurgarriak dauden uneetan», azaldu dute udaletik.

Gauzak honela, plazan aparkatzea debekatuta egongo da hurrengo ordutegi honetatik aurrera: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara; eta larunbata, igande, jai egun eta haurren oporraldietan, 9:00etatik 21:00etara.

Neurri berri honen helburua herritarren segurtasuna eta ongizatea lehenestea, eta plaza guztientzat espazio seguru eta atsegina bihurtzea da. Udalak bere aldetik herritarren ardura eta elkarlana eskertu ditu, eta esan du udalaren konpromisoa espazio publikoetan «elkarbizitza orekatu eta segurua sustatzea» direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!