Babarrun bertso bazkaria egingo dute Elduainen

Ataria 2026ko urtarrilaren 12a

Orendainen egin zuten babarrun bertso bazkaria. LEYRE CARRASCO

Urdelar biltokian egingo dute bazkaria, hilaren 31n, 14:00etan. Bertan izango dira Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariak.

Elduaingo Urdelar biltokiak babarrun bertso bazkaria antolatu du hilaren 31erako. Urdelar biltokian egingo dute bazkaria, 14:00etan hasita. Bertan izango dira Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariak. Bertara joateko interesa duten herritarrek txartelak aurretik erosi beharko dituzte; helduek 25 euro eta umeek 10 euroren truke izango dira salgai. Horiek erosteko azken eguna hilaren 26a izango da eta kontzeju tabernan edo udaletxean izango dira salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!