Udane Mujika Espainiako Kopako irabazle

Ataria 2025eko urriaren 30a

Udane Mujika eskalatzaile elduaindarrak Espainiako Kopa irabazi du 17 urtez azpiko mailan, bloke modalitatean.

Potesen (Kantabria, Espainia) jokatu da asteburuan koparen hirugarren eta azken jardunaldia. Mujika sailkapenean aurretik zihoan, Potesen garaipena lortu zuen eta kopako sailkapen orokorra irabaztea ziurtatu zuen.

Hirugarren jardunaldi horretan 84,9 puntu lortu zituen, finalerako proposatu zituzten lau blokeetatik hiru kateatuz. Abril Farrus izan zen bigarrena, 59,7 punturekin, lau blokeetatik bi eginez. Hirugarrena Marina Sanchez izan zen, 49,8 puntu lortuz.

Mujikak, honenbestez, Espainiako Kopa irabazi zuen, guztira 2.610 puntu lortuz. Bigarrena Abril Farrus izan zen, 2.350 punturekin, eta hirugarrena Loreto Peinado, 2.000 puntu lortu ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!