Elduaingo Udala euskarak herrian bizi duen egoera aztertzen ari da

Ataria 2025eko urriaren 28a

Elduaingo Udalak galdetegia zabaldu du herritarren artean, eta bertan jasotako ekarpenak azaroaren 14an egingo duten saioan aurkeztuko dituzte.

Zer nolako osasuna du euskarak Elduainen? Egunerokoan nola bizi dute euskara hizkuntza elduaindarrek? Galdera horiek abiapuntu harturik, euskarak herrian bizi duen egoera aztertzen ari da Elduaingo Udala, eta argazkia osatu nahi du. Horretarako, galdetegia prestatu du eta herritarren artean zabaldu du. "Ezinbestekoa da herritarren iritzi eta bizipenak jasotzea, denon artean egingo dugun argazkia errealagoa izango baita", adierazi dute udaletik. Jasotako erantzunen ondorioak eta bestelako datuak azaroaren 14an egingo duten saioan aurkeztuko dira. Egoerari buruz hitz egin eta ekarpenak jasotzeko saioa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!