Sakelakoak erabiltzen ikasteko saioak egingo dituzte Elduainen

Ataria 2025eko urriaren 13a

Ikastaroak kultur etxean izango dira eta, besteak beste, Android gailuak eta bat-bateko mezularitza zerbitzuak erabiltzen ikasteko aukera izango da bertan.

Sakelakoak erabiltzen ikasteko bi ikastaro antolatu ditu Elduaingo KZ Guneak. Batetik, Android gailuak erabiltzen ikasteko aukera egongo da. Ikastaro hori urriaren 20an hasi eta hilaren 28an amaituko da. Guztira 14 orduko ikastaroa izango da, 11:00etatik 13:00etara, euskaraz.

Bestetik, WhatsApp izeneko bat-bateko mezularitza zerbitzua erabiltzen ikasteko aukera ere izango da. Urriaren 29an hasi eta hilaren 31n amaituko da. Guztira sei orduko iraupena izango du, 11:00etatik 13:00etara, euskaraz.

Bi ikastaroak euskaraz izango dira, eta izena emateko interesa dutenek dagoeneko zabalik dute horretarako epea. Elduaingo kultur etxean dagoen KZ Gunera joanda, 945 062 555 zenbakira deituta edo tutor.elduain@kzgunea.net helbidera idatzita eman ahalko da izena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!