Elduaingo jaiak 2025

Irailaren 5ean hasiko dituzte Andra Mari Festak

Ataria 2025eko abuztuaren 29a

Irailaren 5ean botako dute suziria eta hilaren 8ra arte izango dituzte ekitaldiak.

Egitaraua

Irailak 5, ostirala

  • 17:30. Txupinazoa eta basurdearen jaitsira, buruhandi eta erraldoiekin. Ondoren, patata tortilla eta sagardo dastatzea.
  • 19:30-20:30. Fan&Go taldearekin erromeria.
  • 23:00-01:00- Fan&Go taldearekin erromeria, eta ondoren, Mondongo DJ-a.

Irailak 6, larunbata

  • 10:30. Umeentzako jolasak.
  • 12:00. Elduain eta Berastegiko gaztetxoen arteko herri kirolak.
  • 14:00. Herri bazkaria eta ondoren, bingo herrikoia.
  • 15:30-18:30. Puzgarriak eta apar festa.
  • 19:00. Alarma Morea taldearen kontzertua.
  • 23:00-02:00. Ahantzi taldearekin erromeria, eta ondoren, Mali DJ-a.

Irailak 7, igandea

  • 11:00. Gaztetxoen Toka Txapelketa.
  • 11:30. Helduen Toka Txapelketa.
  • 12:00. Sardina, Ibarrako Langostino eta txorizo jatea, txakolina eta sagardoarekin.
  • 17:30. Txokolate beroa.
  • 18:00. Tio Teronen semeak taldearen Haurreskolari ikuskizuna, eta ondoren, Joxe Mari Mendizabalekin erromeria.

Irailak 8, astelehena
Andra Mari Eguna

  • 12:15: Meza Nagusia eta ondoren, hamaiketakoa.
  • 17:00. Zirkun konpainiaren Loraldia zirku ikuskizuna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!