Elduaingo Tokiko Energia Komunitateak berriro zabaldu du izena emateko epea

Ataria 2025eko uztailaren 22a

Hilaren 31a arte eman ahalko da izena; oraindik hamar plaza geratze dira libre.

Elduaingo herritarrek berriro izango dute aukera energia komunitate berritzaile, jasangarri eta kolektibo batekin bat egiteko. Izan ere, TEK Elduain Tokiko Energia Komunitateak berriro zabaldu du izena emateko epea, eta interesa dutenek uztailaren 31a arte izango dute horretarako aukera.

Udal eraikinetan dauden eguzki instalazio fotovoltaikoei esker, bazkideek energia %100 berriztagarria eta lokala kontsumitu ahal izango dute, betiere beren etxebizitza edo merkataritza instalazio horietatik 5 kilometroko erradioan badago.

Komunitatean parte hartzeko ez da beharrezkoa izango etxean edo merkataritzan inolako obrarik egitea, eta, gainera, erabat doakoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta bermatutako proiektua baita.

Antolakuntzakoek diote gero eta pertsona gehiago ari direla autokontsumo kolektiboko eredu honetaz gozatzen, «faktura elektrikoa murriztuz eta trantsizio energetikoari aktiboki lagunduz, tokiko proiektu batekin. TEK Elduainek energia garbia kontsumitzeko modu erraza eskaintzen du, udalerrian bertan sortua eta komunitateak kudeatua».

Izena emateko interesa duten herritarrek edo informazio gehiagorako webgune ofizialaren bidez, zuzenean udaletxera joanda edo astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara 900 859 695 zenbakira deituta lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!