Haur eta Gazte Eguna egingo dute bihar, Elduainen

Ataria 2025eko apirilaren 25a

Filipa Balbina ariko da 18:00etatik aurrera.

Bihar, apirilak 26, Haurraren Nazioarteko Eguna izango da eta hori dela eta, hainbat ekitaldi izango dituzte Elduaingo haur eta gazteek.

Gabon eskean lortutako dirua bideratu dute biharko ekitaldiak antolatzera eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Egitaraua
  • 11:00. Buruhandiak, erraldoiak, harrentzako jolasak eta altxorraren bila.
  • 12:30. Paella erraldoiaren prestaketa.
  • 13:30. Herritarren argazkia parkeko eskaileretan.
  • Ondoren, herri bazkaria eta bazkalostean altxorraren bila.
  • 18:00. Filipa Balbina clown-a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!