Kanpo argiteria publikoa egokitu eta berritu dute Elduainen

Ataria 2025eko martxoaren 12a

Olaondotik Sales baserrira doan bidean eta Garaikoetxea baserritik Labaderoainoko bidean gauzatu dituzte lanak. 2023an hasi ziren eta iaz amaitu zituzten.

Elduaingo Udalak, kanpo argiteria publikoa egokitu eta berritzeko lanak gauzatu ditu. Obra lanak 2023an hasi zituzten eta iaz amaitu. Hain justu, Olaondotik Sales baserrira doan bidean eta Garaikoetxea baserritik Labaderoainoko bidean egin dituzte lanak. Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektua izan da, eta zehazki, 37.891,02 euroko inbertsioa suposatu du; horietatik 13.640,76 euro udalak jarri ditu, 19.400,20 euro Europar Batasunak eta 4.850.05 euro Eusko Jaurlaritzak.

Udalak adierazi duenez, argia «funtsezkoa» da herritarren garapen sozial eta ekonomikorako, eta esan du «modu eraginkor eta arrazionalean» erabiltzen denean, argiteria publikoak «modu askotan» laguntzen diola herriari: «Hala nola turismoan, merkataritzan eta segurtasunean, eta argiztapen-baldintza onak bermatzen ditu oinezkoek eta ibilgailuen zirkulatzeko bide eta espazio publikoan».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!