Antonio Amundarainen omenez egin dute meza Elduainen

Leyre Carrasco 2025eko otsailaren 2a

Mariak Jesusen Aliantza Institutu Sekularra urteurrena da gaur, eta horren sortzailea den eta beatifikazio prozesuan dagoen Antonio Amundarain apaizari eskainiko diote goizeko meza Elduaingo elizan.

Antonio Amundarain Garmendia izan da gaurko protagonista Elduainen. Aski ezaguna da bertan, izan ere, Elduaingo Sales baserrian jaio zen, 1885. urtean. Mariak Jesusen Aliantza Institutu Sekularra sortu zuen 1925ko otsailaren 2an eta, gaur, hain justu, kongregazio sekularraren mende bat bete da. Urteurrenarekin bat egiteko, meza berezia egin dute goizean Elduaingo elizan, eta beatifikazio prozesuan dagoen apaiza ere omendu dute bertan.

Hain justu, 150 pertsona inguru gerturatu dira elizara eta giro ederrean egin dute meza. Amundarainen liburuxka ere banatu dute. Izan ere, apaiza izateaz gain, idazle eta antzerkigilea ere izan zen; Bertan goxo, Uste diñat!, Zirt edo zart, Egin zak on... eta Lore bat loitan idatzi zituen. Ondoren, Sales baserrira joan dira. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!