Azken topaketa egingo dute ostiralean

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Ertotxe eraikina diseinatzeko azken topaketa egingo dute ostiralean, 18:00tatik 20:00tara, kultur etxean.

Ertotxe eraikinaren parte hartze prozesuarekin aurrera jarraitzen du Elduaingo Udalak. Orain arte herriko beharrak identifikatu eta horiek herriko espazio ezberdinetan kokatu dituzte. Horretarako, bi topaketa burutu dituzte, eta orain, hirugarrengoa egingo dute ostiralean, 18:00tatik 20:00tara, kultur etxean. Ertotxen zein baliabide, zerbitzu edota areto jarri nahi duten zehaztuko dute. «Elduaindarrak elkarrekin pentsatzen jarraitu behar dugu eta hau da gunea eta unea», esan dute udaletik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!