Iruñeko Salting parkera irteera antolatu du Elduaingo Udalak, Gure Plaza Txo ekimenaren bueltan. Astelehenean joango dira, 9:30etatik 15:00ak arte. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek eman ahalko dute izena, eta osteguna baino lehen izango dute horretarako aukera, 14:00ak arte, galdetegia betez.
Izena ematen dutenek hurrengo materiala eraman beharko dute: hamaiketako, bazkaria eta aldatzeko arropa.