Beatriz Egizabalen bakarrizketa izago da larunbatean, Elduainen

Ataria 2024ko urriaren 8a

'Magma mia' izena duen bakarrizketa feministaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, 18:00etan, Elduaingo elizako zimeterioan.

Militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizun honek ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu. Eta hori lortzen saiatuko da Beatriz Egizabal humoregileak larunbatean eskainiko duen bakarrizketarekin. Saioa doakoa izango da.

Sinopsia

Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!