Emakumeei zuzendutako antzerki topaketak izango dira Elduainen

Ataria 2024ko irailaren 23a

Urria eta azaroa bitarte lau saio eskainiko ditu Ester Poveda zuzendariak. Doakoa izango da eta urriaren 2a baino lehen eman beharko da izena udaletxean.

Berdinbidean programaren laguntzarekin herriko emakume guztiei zuzendutako hitzaldi antzerki topaketak antolatu ditu Elduaingo Udalak. Urria eta azaroa bitarte izango dira eta lau saio egingo dituzte denera, Ester Poveda zuzendariak gidatuta.

Saioak urriaren 4an eta 18an eta azaroaren 8an eta 29an izango dira, 18:30etatik 20:30etara, Kultur Etxean. Ikastaroa doakoa izango da, eta interesa dutenek urriaren 2a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!