Kale-fit kirol saioetan izena emateko epea zabalik da

Ataria 2024ko irailaren 23a

Indarra lantzeko entrenamenduak egingo dituzte Elduainen, Iñigo Barañano entrenatzaile pertsonalak gidatuta. Interesa dutenek osteguna baino lehen eman beharko dute izena.

Kirol-fit izeneko kirol saioak jarriko dituzte martxan Elduainen, Iñigo Barañano entrenatzaile pertsonalaren gidaritzapean. Horretarako, taldea osatzen ari dira eta lau aukera ezberdin proposatu dituzte: astelehenak 17:30etatik 18:30etara edo 18:30etatik 19:30etara, eta asteazkenak 17:30etatik 18:30etara edo 18:30etatik 19:30etara.

Taldea osatuz gero, parte hartzen duten herritarrek astean behin edo bitan joateko aukera izango dute. Astean behineko saioak hilean 20 eurokoak izango dira, eta astean bi eguneko saioak, berriz, hilean 40 eurokoak.

18 urtetik gorako herritarrek eman ahalko dute izena eta interesa dutenek osteguna baino lehen egin beharko dute inkesta betez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!