Elduaingo jaiak 2024

Andra Mari jaiak ospatuko dituzte hiru egunez

Ataria 2024ko irailaren 4a

Hilaren 6tik 8ra ospatuko dituzte Elduainen Andra Mari jaiak.

Udaren ondotik iritsi zaie elduaindarrei festarako garaia: ostiraletik, hilaren 6tik, igandera –irailaren 8ra– ospatuko dituzte Andra Mari jaiak. Denetariko jarduerak antolatu dituzte egun horietarako.

Ostiralean, 17:00etan botako dute jaien hasierako suziria eta arratsaldeko zein iluntzeko jardueren ondotik, goizaldera arte luzatuko dute festa.

Larunbatean, berriz, goizetik hasiko dute festa: kirol erakustaldiak, bertsoak, bazkaria, jolasak... Eta egun horretan ere izango da festa gauez luzatzeko aukerarik ere. Igandea izango da Andra Mari jaietako azken eguna, eta goizetik hasita, Joxe Mendizabalen erromeria izango da azken jarduera, 19:30ean.

  • ANDRA MARI JAIAK
    • OSTIRALA, IRAILAK 6
      17:00. Txupinazoa.
      Ondoren. Patata tortilla dastatzea.
      18:15. Haurrentzako toka txapelketa eta, jarraian, helduentzako toka txapelketa.
      20:00-21:00. Erromeria Fan&Go taldearen eskutik.
      23:30-01:30. Fan&Go.
      01:30-04:30. DJ Mondongo.
    • LARUNBATA, IRAILAK 7
      11:00. Gaztetxoen olinpiadak.
      14:00. Herri bazkaria eta bertsolariak: Iker Zubeldia eta Aratz Igartzabal.
      15:30. Puzgarriak eta apar festa.
      18:00. Herri kirolak: aizkora, 
      harri jasotzea, trontza, txingak eta korrika. Horietan ariko dira Lierni Osa, Ainize Zumeta, Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza.
      19:30-21:00. Bixkor txaranga.
      00:00-01:00. Bixkor txaranga.
      01:00-03:00. DJ Verbrothers.
      03:00-05:00. DJ Zaze.
    • IGANDEA, IRAILAK 8
      11:30. Meza Nagusia.
      12:00. Herriko haurren eta gazteen pilota partidak.
      Ondoren. Hamaiketakoa: 
      sardinak, Ibarrako langostinoak, txorizoa, txakolina eta sagardoa.
      18:00. Tio Teronen semeak 
      taldearen Festamendua ikuskizuna.
      19:00. Txokolate jatea.
      19:30. Erromeria Joxe Mendizabalen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!